XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nire adiskide Palochico andreak ahuntz bat dauka.
Esne pixka bat hartuko dugu umearentzat.
Aurreneko aldiz, lasaitasunezko irribarrea agertu zen kaboaren aurpegian.
-Gauza bikaina da adiskideak izatea
-Baditut Torreónen niri laguntzeagatik eskale ere egingo liratekeen adiskideak
-Adiskide aberatsak ditut, baina, jakina, ez dute nire beharraren berri.
Dannyren etxaurreko atea bultzatu zuen Jesus Mariak, eta elkarrekin sartu ziren.
Danny, Pablo eta Big Joe egongelan zeuden, jatekoaren eguneroko mirariaren zain.
Hara bultzatu zuen Jesus Mariak mutila.
-Soldadu gazte bat da,
-Haur bat dakar, eta haurra gaixo dago.
Bizkor zutitu ziren lagunak.
Kaboak manta grisa kendu zuen umearen aurpegitik.
-Gaixo dago, bai
-Sendagileren bat ekarri beharko genuke.
Baina soldaduak buruari eragin zion.
-Sendagilerik ez.
-Sendagileak ez zaizkit gustatzen.
-Ume honek ez du negar egiten, eta jan ere ez du askorik jango.
-Atseden hartzen duenean, baliteke berriz ondo jartzea.
Une hartan Pilon sartu zen, eta umea aztertu zuen.
-Ume hau gaixo dago
Segituan hartu zuen Pilonek arazoa bere gain.
Palochico andrearengana bidali zuen Jesus Maria, ahuntz esnearen bila; Big Joe eta Pablo, sagar kutxa bat hartu, paretak belar lehorrez estali eta ardi larruz janztera.
Dannyk ohea eskaini zuen, baina eskaintza hura ez zen onartu.
Kaboa egongelan zegoen, zutik, jende zintzo hari irribarrez.